HASIERA
INDUSTRIALIZAZIO GARAIA - Kultura

Kokagunea:



Zientzia eta Teknologia


kamioia - garraioan
1848tik 1914ra mundua errotiko aldaketa prozesuan sartu zen. Denborari eta espazioari buruzko ikuspegiak zabaldu egin ziren, eta etenaldirik gabeko aurrerabidean ipini zen kemenak eta egin ziren pausoek aldakuntza sakonak eragin zituzten eguneroko bizitzan, Europan batez ere. Iraultza zientifikoari eskerrak bizitza mailak gora egin zuen.

Garai hartako gizon-emakumeak, Europa eta Estatu Batuetakoak bereziki, zernahi aldaketa onartzeko prest ziren, eta maila guztietan sumatu zituzten hobekuntzak, hirietakoek bereziki: trenbidea, lurrun indarrezko itsasontziak eta, mendearen bukaeran, autoari esker, komunikabide hobeak eta azkarragoak: egunkariak argindarraren laguntzaz irakur zitezkeen, telefonoz hitz egin zitekeen... Argazki makina, zinema eta beste asmakizun asko etenik gabe bata bestearen ondotik zetozen.

Baina industrializazioak ez zuen berdin eragin mundu guztian: lastertasun mota askotariko aurrerapenak egin ziren eta, ondorioz,, pertsonen arteko desberdintasunak areagotu egin ziren: batzuen egoera hobetu egin zen, ,beste batzuena txartu.

Kontraesan hura orduko mundu kultural eta zientifikoan ere nabarmendu zen: arraza zuriaren gailentasuna errotu eta, ondorioz, kolonialismoa eta hark zekarren guztia justifikatu zen. Halako egonezin bat hedatu zen maila guztietara. Fisika sailean, esaterako, Einstein-en erlatibitatearen teoriak zena eta ez zena azpikoz gora jarri zuenean uhin egonezinak barreiatu ziren gizakien bihotz-begietara. Eta Lehen Mundu Gerran egin zen sarraskia gizakiak burutu zituen aurrerapenengatik izan zela pentsatze hutsak gogoeta eginarazi zion gizarteari.

Arteahasierara igo


"Nekazariak" - Aurelio Arteta
1870. urtea etorri arte arte ofiziala mundu zoriontsua erakusten saiatu bazen ere, Courbet margolariak edota Flaubert idazleak errealitatearen miseria gorriarekin egin zuten topo, eta agerian uzten ahalegindu ziren.

Artista ezagunen artean ezagunenak gero eta urrutiago zeuden ikuspegi ofizialetik: Flaubertek Madame Bovary eleberrian gizarte burgesak ez bezalako ikusmoldeak eta ikuspuntuak erakutsi zituen. Burgesen alderantzizko ikuspuntuak bitara erakutsi zituzten artistek: konpromiso sozialari atxiki zitzaizkion batzuk (Flaubert eta Zola esate baterako) eta arazo sozialen itzuri ibili ziren beste batzuk (Gauguin-ek Ozeaniara alde egin zuen, Rimbaud-ek Afrikara, Van Ghog-ek bere buruaz beste egin zuen, eta Nietzsche-ren erotasuna bera ere...).

Artean ere sumatu zen aurrerapen tekniko eta zientifikoen eragina. Inpresionismoaren sorreran, adibidez, ikusmenaren ezagutzaren ondorioak aurkitzen dira. Mugimendu hura ez zen berehalakoan onartuko, haustura handia baitzekarren ordu arte eder kontsideratzen zenarekiko. Horregatik, erakusketa bereziak antolatu behar izan zituzten haientzat, erakusketa ofizialetan ez baitziren onartuak. Monet, Manet, Degas, Renoir, Pissarro... dira  mugimendu berri haren ordezkaririk jatorrenak.

Eraikuntzanere sumatu ziren egoera berriak zekartzan ikuspegi era askotarikoak. Batetik, aurrerabideek atzera begiratzeko joera ernarazi zuten. Hori dela-eta eraikin berriak aspaldiko eraikuntza neogotikoak, neorromanikoak eta gainerakoak imitatuz egiten hasi ziren. Aspaldi haietako asko, gainera, itxuraberritu egin ziren. Bestetik, material berriek eskaintzen zituzten aukera eta ahalbideak garatuz, material berriak aplikatu ziren. Material erabilienak burdina, kristala eta zementua izan ziren. Eraikuntza haietarik hiri askotan ikus daiteke oraindik ere, esate baterako Parisen Eiffel Dorrea.

            XX. mendearen hasiera abangoardien sasoia izan zen: ordu arte une bakoitzean mugimendu artistikoen artean ematen zen batasuna hautsi egin zen. Ordutik aurrera, artea une berean ulertzeko ikuspegi askotarikoak sortu ziren.

hasierara igo