HASIERA
INDUSTRIALIZAZIO GARAIA - Gizartea

Pertsonaiak - Artea:



Aurelio Arteta Errasti (1879-1940)


Aurelio Arteta
Euskal margolaritzak eman dituen pintoreen artean denetan ezagunena-edo da. Parisen, Belgikan eta Italian ikasi zuen. Madrilgo Pintura Eskolako irakaslea izan zen. Arteta kubismoari atxiki zitzaion: marrak, bolumenak eta kolore apalak modu berezian azpimarratzen dira haren lanetan. Gerra Zibila piztu zenean batetik bestera ibili zen Valentzian, Bartzelonan, Biarritzen eta Parisen barrena eta, azkenean, Mexikora joan eta bertan hil zen Bilbon jaio zen euskal pintore bikaina. Artetaren marra, bolumen eta koloreei kutsu soziala darie: lantegiak, langileen larria, hesi urbanoaren arraiarekin nahasi den fabrikako kea, eguneroko egoera sozial fantasiarik gabekoa soseguz betetako geldiune batetik dilindan… Koadro batzuk aipatzekotan, aipagarri dira Romería vasca, Las Bañistas, Náufragos, Despedida de las Lanchas, Marineros torpedeados…

Inazio Zuloaga Zabaleta (1870-1945)


Inazio Zuloaga
Eibarren jaio zen, Madrilen hil. Erroman, Madrilen eta Parisen ikasi zuen. Andaluzian pasatu zituen hiru urte, eta han, Sevillan, tauromakia ikasten saiatu zen eta, inoiz edo behin, zezenak jokatu ere egin zituen. Zezenketak sarri pintatu zituen, baita toreatzaileak ere. Erretratugile ona izan zen: 98ko Belaunaldikoak da diogunaren lekuko. Parisen ezagutu zuen inpresionismoarekin hautsi eta pintura klasikoari heldu zion. Goya, Greco, Velazquez eta beste pintore klasiko askoren jarraitzaile sutsua izan zen hil arte guztian. Seiehun margolan baino gehiago pintatu zituen. Oso ezagunak dira haren El enano Gregorio el Botero, La Cofradía del Cristo de la sangre, Los flagelantes, Las brujas de San Millán eta bere buruari egin zion Autoerretratua. Aldian behin Madrilen bizi zen eta beste behin Zumaian. Museo bat sortu zuen Zumaiako etxean eta bere margolanez eta han-hemenka erositako obraz ederki hornitu zuen.

hasierara igo